LAR11
Azaroa 2017

Irteera ordua: 11:00
Lekua: Santurtzi Itsasoa interpretazio-zentroa
Puerto Pesquero Kalea, 20 Santurtzi
Bilbotik iristeko: Renfe. (30 min trenez Santurtziraino - Ordutegia
Doan izena eman aurretik

Bazkaria - Sardina-jatea (Aukeran)
Prezioa: 23€
Hora: 15:00
Lekua: Olabeaga Kaia 22, Bilbao
Beharrezkoa da erreserba

Ezaugarriak

Distantzia: 12 Km (3 ordu +/-).
Ibilbide lineala (mapa), garraio publikoarekin konektatzeko aukera dago 2 uneta:
1- Sestaoko geltokia, Santurtzitik 4,4 km-ra
2- Lutxanako geltokia, Santurtzitik 7,6 km-ra
Gehineko desnibela: 31 metro.

Zailtasuna: Erraza
Gomendatutako ekipamendua: Oinetako erosoak asfaltoaren gainean ibiltzeko , zira edo/eta euritakoa euria eginez gero eta ura.

Santurtzitik Bilbora Ibilbidea

vista aérea con palabra besazo trazada por las calles
Desde Santurce a Bilbao vengo por toda la orilla con la falda remangada luciendo la pantorrilla...

Halaxe dio abesti ezagunaren lehenengo paragrafoak, hau da, sardina-saltzaileak itsasadarraren ertzetik oinutsik joaten zirela Santurtzitik (itsasbazterreko arrantzako Bizkaiko porturik garrantzitsuenetako bat da) Bilboraino. Arrantzatu berriak zituzten produktuak saltzera joaten ziren. Harrezkero denbora asko igaro da, eta itsasadarraren ertz hori bera ere gizarte-aldaketa ugariren lekuko izan da. Ontziolen eta siderurgiaren goraldia eta, gero, gainbehera; gaur egun, hirugarren sektorearen alde egin du eta, horren ondorioz, beste irudi bat izan nahi du.

Zatozte gurekin ibilbide historiko bat egitera: XX. mendearen hasierako burgesiaren berri izango dugu, industrializazioa, 80ko eta 90eko hamarkadetako krisialdia, arkitektura industriala eta arkitektura abangoardistagoa ere ezagutuko ditugu. Eta, batez ere, eredu sozioekonomikoa aldatu izanak eragin duen desplazamenduaz jabetuko gara, eta horrek guztiak agertoki honen inguruko paisaian eta kulturan zer nolako eragina izan duen. Geure lurraldearen bizkarrezurra, itsasadarra, hortxe dugu zain, gaur egun guk ikusten dugun itxura hau eman dioten formen historiaren berri emateko.

Programa osoa

OSTE9
Azaroa 2017

El Amparo-ko errezetak.
Arkitektura eta gastronomia.

(Lantegia eta afaria)

OSTI10
Noviembre 2017

Hiri eztabaidak
(Hitzaldiak eta mahai ingurua)

Higiezinen fikzioa
(Zine konferentzia)

LAR11
Azaroa 2017

Santurtzitik Bilbora
(Ibilbidea)

MEM Bat Extravaganza
(Performance-a, kontzertua eta Dj-a)

IGA12
Azaroa 2017

Ondorioak dituzten paseoak
(Paseo y taller)

Bermut bat?
(MEM Exhibition Hall-era bisita, bermuta eta kontzertua)

8-12
Azaroa 2017

Kalea eginez! Erakusketa
(Erakusketa)