IGA12
Azaroa 2017

Ordua: 12:00
Tokia: Wikitoki
Harrobia Plaza 5-2º, Bilbo

Doako sarrera taldea osotu arte.
izena eman behar duzu

Beharrizan teknikoak

Mesedez ekarri zure telefonoan instalatuta hauetako aplikazioren bat. Eta ekarri bateria ondo kargatuta.

Ondorioak dituzten paseoak Paseoa eta tailerra

vista aérea con palabra besazo trazada por las calles

Normalean leku beretik pasatzen al zara lanera, erosketak egitera edo eskolara joateko? Ez al da egia zeharkatzen dituzun kale horiek zeure parte bihurtzen direla? Begiak itxita ere zeharka zenitzakeela? Bertan bizi den eta bertatik ibiltzen den jendearen taldeko kide sentitzen zarela? Dena dela, konturatu al zara zer gertatzen den egun batean betiko kaletik joan ordez paralelotik joatea erabakitzen duzunean? Dena da berria, beste hiri bat da, aldatu egin da.

Horretan datza jarduera hau, San Frantzisko auzoa beste modu batean ezagutuko dugu. Nola? Auzoko jendeak diseinatutako ibilbide batzuen bidez, mapan hitzak osatzen dituzten bideak deskribatuz. Hitz horiek auzorako eta auzoak sortutako ahots gisa pentsatu dira. Ez dira oihukatzeko aldarriak, ibiltzeko aldarriak baizik.

Paseoa gure telefono mugikorren GPSaren laguntzarekin erregistratuko dugu, eta, bide batez, jaialdirako sortutako muralak bisitatuko ditugu. Kale guztietan barrena ibiliko gara. Hortaz, betidanik auzoaren barru-barruraino sartu nahi izan baduzu, jantzi kirol-oinetakoak eta ekarri mugikorra!

Pablo M. Garrido Arte Ederretako ikasketak egin zituen Cuencan, eta master bat egin zuen UPV/EHUn. Haren proiektuek zaintzaren gaia eta Big Data kontzeptua dituzte ardatz. Horregatik, Anaia Handiaren begietatik pixka batean ezkutatzeko, datu-erregistroa boikotatzeko modu artistikoak bilatzen ditu.

Programa osoa

OSTE9
Azaroa 2017

El Amparo-ko errezetak.
Arkitektura eta gastronomia.

(Lantegia eta afaria)

OSTI10
Noviembre 2017

Hiri eztabaidak
(Hitzaldiak eta mahai ingurua)

Higiezinen fikzioa
(Zine konferentzia)

LAR11
Azaroa 2017

Santurtzitik Bilbora
(Ibilbidea)

MEM Bat Extravaganza
(Performance-a, kontzertua eta Dj-a)

IGA12
Azaroa 2017

Ondorioak dituzten paseoak
(Paseo y taller)

Bermut bat?
(MEM Exhibition Hall-era bisita, bermuta eta kontzertua)

8-12
Azaroa 2017

Kalea eginez! Erakusketa
(Erakusketa)