8-12
Noviembre 2017

1 Martzanako kaia
2 Bilbo Zaharreko plaza
3 San Frantzisko, 1
4 Aretxaga, 4
5 Gorteak, 8
6 Mariaren Bihotza plaza, 5
7 Bailen, 29
8 Maiatzaren biko kalea, 25
9 Zabala, 25
10 Zabala, 55

Kalea eginez! Erakusketa Erakusketa

vista aérea con palabra besazo trazada por las calles

Jaialdiak irauten duen egun hauetan guztietan, zoaz paseatzera Bilbo Zaharretik Zabalaraino, San Frantziskotik barrena. Patxadaz hartu, eta zatoz oinez kale historiko horiek ezagutzera, bertako kultura-aniztasuna bizitzera eta, bide batez, hainbat artista plastikok sareta edo pertsianen gainean egin dituzten lanen erakusketa ere ikusi ahal izango duzu.

Erakusketa kolektibo hori 2016tik 2017ra bitarte garatutako Kalea eginez! hiritar laborategiaren emaitza da. Auzotarrak eta auzoko gizartearen eta kulturaren arloko eragileak bildu ginen espazio horretan eta, besteak beste, espazio publikoan egin beharreko esku-hartze artistiko bat diseinatu genuen lankidetzaren bitartez, hiriaren alde honetako hirigintza-premiaren bati erantzuteko asmoz. Erakusketa horren bitartez, alde batetik, Bilboko goialdeko hiru auzoak, hau da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala lotuko dituen ibilbide baten premiari erantzun genion. Eta, bestetik, emakumeek auzoen garapenean izaten duten eginkizun garrantzitsuari balioa eman nahi izan diogu, espazio publikoa bereziki maskulinizatua duten auzoak diren aldetik emakumeen eginkizun hori ikusezin bihurtua baitago, eta guk ikusgai jarri nahi dugu.

Mapako puntuei jarraikiz, askotariko emakumeak aurkituko dituzu irudikatuta: zirgariak, etxeko andreak, inudeak, saltzaileak, langileak eta paseatzaileak, sindikalistak, kabaretariak, jainkosak eta hainbat herrialdetako emakume xumeak... Gure auzoak eraiki dituzten eta eraikitzen dituzten emakumeei gorazarre egiteko arragoa txiki eta koloretsua.

Ezagut itzazu obra horiek kalea eginez!

Programa osoa

OSTE9
Azaroa 2017

El Amparo-ko errezetak.
Arkitektura eta gastronomia.

(Lantegia eta afaria)

OSTI10
Noviembre 2017

Hiri eztabaidak
(Hitzaldiak eta mahai ingurua)

Higiezinen fikzioa
(Zine konferentzia)

LAR11
Azaroa 2017

Santurtzitik Bilbora
(Ibilbidea)

MEM Bat Extravaganza
(Performance-a, kontzertua eta Dj-a)

IGA12
Azaroa 2017

Ondorioak dituzten paseoak
(Paseo y taller)

Bermut bat?
(MEM Exhibition Hall-era bisita, bermuta eta kontzertua)

8-12
Azaroa 2017

Kalea eginez! Erakusketa
(Erakusketa)