Hiri eztabaidak

OSTI10
Azaroa 2017

Hitzaldiak eta mahai-ingurua
Ordua: 9:30
Tokia: BilbaoArte
Urazurrutia Kalea 32, Bilbo
Doako sarrera aretoa bete arte.
Izena eman

Bazkaria - Txarriboda bat?
Ordua: 14:30
Lekua: Sarean Kultur Gunea
Mariaren Bihotza Plaza 5, Bilbo
Prezioa: 12€
Beharrezkoa da
erreserba egin

Kafetxo bat?
Ordua: 16:00
Lekua: Berreginen Museoa
San Frantzisko kalea 14, Bilbo

Zazpi tesi hiri garaikideko desplazamenduei buruz Hitzaldia

Pila de contenedores Michael Janoschka

Desplazamendua egintza espazial, ekonomiko, politiko, sinbologiko eta psikologiko biolentoa da, nor garen, hirian nola mugitzen garen eta nola dihardugun eta nongoak garen dugun pertzepzioarengan eragina duena. Beharbada, gure eguneroko bizitza beste batzuek egokitzen dutela azpimarratzen duen mekanismo garrantzitsuenetakoa da. Desplazamendua gure hirien berrantolaketa sozial eta espazialari lotuta dagoen arren kapitalismo neoliberalaren baldintzapean, sustrai historikoak ditu eta diziplina arteko elkarrizketa bat ematen digute gure hirietan justizia sozial eta espazialari lotutako alderdiak hobeto ezagutzeko.

Hitzaldi honetan desplazamendu-indarkeriak xehatzen dira – elkarlotuta dauden zazpi mekanismo, gure eguneroko bizitzan eragin dramatikoa dutenak, gu leku batzuetan ipiniz eta beste leku batzuetatik desplazatuz.

Michael Janoschka University Academic Fellow da Critical Urban Transformations-erako, Erresuma Batuko Leeds hiriko Unibertsitateko Geografia Eskolan.

Bere ikerketak honako gai hauetan daude oinarrituta:

  • I. Hiri garaikidean gentrifikazio-, desplazamendu- eta desjabetze-prozesuei buruzko ikuspegi konparatzaileak garatzea,
  • II. Gizarte-bazterkeriari, etxebizitzaren finantzaketari eta ekintza kolektiboari buruzko hausnarketa kritikoak egitea,
  • III. Migrazio-prozesuak, herritartasunari buruzko diskurtsoak eta toki-politiken eraldakuntza aztertzea krisi-ondoko hiri-eszenatokietan.

Latinoamerikako eta Europa Hegoaldeko hirietan aditua da, batez ere Madril eta Atenas hirietan. 15 urte baino gehiago daramatza ikerketak eginez Latinoamerikan, bereziki Argentina, Brasil, Txile, Costa Rica, Ekuador eta Mexikon. CONTESTED_CITIES diziplina arteko sarearen koordinatzailea eta PROTO_LOCAL ikerketa-proiektuaren ikertzaile nagusia da, zeinak 2015eko azken udal-hauteskundeen ondoren Espainiako ‘aldaketaren hirietan’ gertatu diren hiri-politiken eraldakuntzak aztertzen dituen.

Barrikadak desplazamenduaren aurka borrokatzeko Hitzaldia

Terrazas Iturria: dandotumbosmadrid
Álvaro Ardura

Espainian jasan izan ditugun gentrifikazio klasikoko prozesuak, gentrifikazio-olatu berrietarantz (lehendik beste hiri global batzuetan jasan izan zirenak) eta bariante alternatibo ahaidetuetarantz, adibidez turistizaziorantz (ia aldi berean gertatu dena nazioarte-mailan) aldatu dira. Horrela, hirian sektore ahulenen desplazamenduaren barianteak biderkatzen dira, orain jende gehiagorengan eta leku gehiagotan eragina duena. Horren aurrean, eta batez ere Espainiako higiezinen testuinguruan, era berean beharrezkoa da desplazamendu-dinamika horiei aurre egiteko moduak biderkatzea.

Horretarako, batez ere hiriek nazioarteko eremuan (Paris, Berlin, Toronto), estatu-eremuan (Bartzelona, batez ere) eta baita toki-mailan ere entseatutako esperientziak xehatuko dira, baita datozen urteotan hainbat eskumen-lerrunetan eta askotariko lurralde-errealitatetan inplementatu beharreko proposamenak ere.

Alvaro Ardura Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko arkitektoa da, eta unibertsitate horretan Hirigintza eta Lurralde Antolamendu Saileko irakasle elkartua eta GIPC eta GISMAT ikerketa-taldeetako kidea da. Hirigintzan nahiz etxegintzan egin du lan. Hirigintza-plangintzan eta hiri-berroneratzean espezialista da, eta Madrilgo hirigintza-proiektu garrantzitsuenetako batzuen idazkuntza-taldean parte hartu izan du, adibidez Chamartín Operazioa edo Kanpaleku Operazioa. 2009az geroztik Club de Debates Urbanos (CDU) Klubaren Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Hiri-berroneratzeari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu eta “Madrilgo Hirigintzaren Gida, 1900-2010” gidaren eta “First we take Manhattan: hirien suntsipen kreatiboa” liburuaren egilekidea da.

Desplazatuen museoa (Gentrifikazioa ez da emakume-izena) Hitzaldia

Terrazas Left Hand Rotation kolektiboa
Museo de los desplazados

“Gentrifikazioa ez da emakume-izena” Left Hand Rotation kolektiboaren proiektu bat da, kulturak gentrifikazio-prozesuetan betetzen duen zereginaren azterketarekiko erantzun gisa sortzen dena. 2010. urtetik 2017. urtera bitartean proiektuak 9 herrialdetako 16 hiri bisitatu zituen. Prozesuak kasu guztietan honako fase hauek igaro zituen: tokiko agenteekin batera testuingurua aztertzeko lehen fase bat, kontzeptuak azaltzeko eta eztabaidarako bigarren fase bat, eta aztertutako hiri-espazioaren esku-hartze eta erregistrorako azken fase bat.

Tailer horien ondorioz Desplazatuen Museoa lankidetza-plataforma sortu zen, espazio baztertzaileak sortzen dituzten prozesuen (adibidez, gentrifikazioa) erregistro eta dokumentazioa abiapuntutzat hartuz eraikia, eta artxibo irekia, osatu gabea, etengabeko garapen-prozesuan dagoena eta nahitaez kolektiboa da. Eta kolektibitate horretan erabaki behar da ahaztu behar denaren edo berreskuratu behar denaren artxiboa ote den.

Left Hand Rotation 2005az geroztik aktibo dagoen kolektibo artistikoa da, eta esku-hartzea, apropiazionismoa, erregistroa eta bideo-manipulazioa artikulatzen dituen proiektuak garatzen ditu.

Norbanakoari/egileari lotuta ez dagoen erakunde inpertsonal gisa egituratzen da kolektiboa, eta proiektu bakoitzari ekiterakoan kontuan izaten du harrera-komunitatea ez dela ikusle bat, errealitate sozialaren eraldakuntzan ezinbesteko alderdi aktiboa baizik. Komunitateek euren egoeraren berri emateko duten borondateak ekintzaren artikulazioa ahalbidetzen du.

Kolektiboaren ekintza bakoitzean erabat jabetzen dira ikus-entzunezko erregistroaren garrantziaz, batetik, gordinean egindako atzemate gisa balio duelako, eta bestetik, bideoklip bakoitzak lengoaia-unitate bihurtzeko ahalmen handia duelako, unitate horien konbinazio eta manipulazioak egunerokotasunaren xehetasunetatik abiatuz mezu konplexuagoak transmititzea ahalbidetzen dutelako. Kamerak, kokatzen den testuinguru espezifikoa erregistratu besterik ezin du egin. Toki-mailakoaren atzemate horien bitartez kolektiboak sistema global konplexu bati buruzko hausnarketa egiten du.

Mahai-ingurua: Hirietako erdigunetan bizi diren herritarren egozpena geldiarazteko estrategiakGonbidatuekin mahai ingurua

Terrazas Moderatzailea: Patricia Campelo

Patricia Campelo Soziologian doktorea da, Aldaketa Sozialen Prozesuetan Ikasketa Aurrerauen diploma (UPV-EHU) eta Hiri kudeaketan Masterra (Universidad Oberta de Catalunya) da.

Egun Hiri Soziologíako irakaslea da (UPV/EHU); INGURUAK Soziología eta Zientzia Politikoko aldizkariko zuzendaria; Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteko Lehendakariordea; eta European Urban Sociology-ko kidea. Hiriaren eta ebaluazioaren inguruan UPV/EHU-ko Civersity ikerketa taldearekin hainbat proiektutan hartu du parte. Hiri garapeneko, genero desparekotasunaren faktoreak, lurraldea iraunkortasunaren ikuspegitik kudeatzeko eta hirietako langabezi egoera aztertzen duten I+G-ko proiektu nazional eta internazionaletan ere parte hartu izan du.

Txarriboda bat?Bazkaria

Productos del cerdo

Negua iristen da eta baserrietako tradizio zahar bat hasten da. “Txarriboda” txerriaren hilketa eta ondorengo bazkaria da. Bertan, parte-hartzaile guztiek “Porrusalda” aberatsa eta txerriaren haragia jaten dute egunsentia arte egindako lan gogorraren ondoren.

Kafetxo bat?Networking

Gente haciendo networking

Kafea hartzen den bitartean, elkarrizketa informalak izateko gunea. Festibalean parte hartu dutenekin (hizlariekin, kolektiboekin, antolatzaileekin, laguntzaileekin…) sarea sortzeko eta harremanak eratzeko aukera.

Hartzazu zure kafe-dosia!

Programa osoa

OSTE9
Azaroa 2017

El Amparo-ko errezetak.
Arkitektura eta gastronomia.

(Tailerra eta afaria)

OSTI10
Noviembre 2017

Hiri eztabaidak
(Hitzaldiak eta mahai ingurua)

Higiezinen fikzioa
(Zine konferentzia)

LAR11
Azaroa 2017

Santurtzitik Bilbora
(Ibilbidea)

MEM Bat Extravaganza
(Performance-a, kontzertua eta Dj-a)

IGA12
Azaroa 2017

Ondorioak dituzten paseoak
(Paseo y taller)

Bermut bat?
(MEM Exhibition Hall-era bizita, bermuta eta kontzertua)

8-12
Azaroa 2017

Kalea eginez! Erakusketa
(Erakusketa)