OSTE9
Azaroa 2017

20:00 Aurkerpena
20:30 Lantegi gastronomikoa
21:00 Afaria
Lekua: Sarean Kultur Gunea
Mariaren Bihotza 5, BilBo
Prezioa: 12€

SARRERA AGORTUAK!

El Amparo-ko errezetak. Filmetako arkitektura eta gastronomia Afaria eta lantegia

El Amparo jatetxe ohiaren irudia

20:00 Aurkezpena: Filmetako arkitektura eta gastronomia Bernardo I. García de la Torre

XIX. mendetik XX. mendera iragaiteko bidean, Bilbon aldaketa gertatu zen: merkataritza-hiri izatetik industria-hiri izatera igaro zen eta, aldaketa horrekin batera, alde batetik, berriki aberastutako burgesia agertu zen eta, bestetik, etorkinez osatutako langileria iritsi zen. Aldi berean, zinematografoa ere agertu zen gure hirian; denbora-pasa mota berri horrek proiekzio-areto berriak eraikitzea eragin zuen, baita Bilbo Zaharraren inguruan ere. Eta horren guztiaren atze-oihal modura, El Amparo; baserritzar zahar hura gastronomia bilbotarraren tenplu bihurtu zen eta klase sozialen nahasketa bitxi bezain askotarikoa gertatzen zen bertako jantokietan.

Itxi zenetik ehun urte igaro diren honetan, jatetxe hartako jaki esanguratsuenetako zenbait dastatzeko aukera dugu. Euskal sukaldaritzaren antzinako herentzia biltzen duten errezetak, nazioarteko eraginen ondorioz eguneratuta. “Fusio-sukaldaritza” XX. mendearen hastapenetan.

Bernardo I. García de la Torre. Arkitektoa.

GARCÍA DE LA TORRE Arquitectos enpresa Patxi eta Bernardo I. García de la Torre anaiek osatzen dute; etxebizitzak, kirol-ekipamenduak eta kultura-ekipamenduak eraikitzeko proiektuekin ekin zioten lanbide-ibilbideari, eta interes historikoa duten eraikinak birgaitzeko lanak ere egin zituzten. Gerora, jarduera zabaldu egin zuten eta diziplina berriak txertatu: diseinu grafikoa, interiorismoa, eta plangintzak eta hirigintza, betiere hainbat enpresarekin lankidetzan.
Aldi berean, arkitektura-kulturaren arloan ikerketa-lan handia ere egiten dute. Eta ikerketa-lan horren ondorioz, dibulgazioko ekimenak ere garatu dituzte: argitalpenak, erakusketak, proiektu museografikoak, ikastaroak eta ikus-entzunezko lanak. 2016. urtean, Arkitektura eta Hirigintzako Espainiako XIII.

Bienalean saria jaso zuten daukaten “transferentzia sozialerako ahalmen handiagatik”.



20:30 Lantegi gastronomikoa: Amparoko-errezetak Kotska Mendalunizen esku

Taller a cargo de Kostka Mandaluniz

Dosuve komunikazio-agentzia gastronomikoaren sortzaile, Viandar aldizkarian laguntzaile eta Bizkaiko hainbat jatetxetako (Baserri Maitea, Arteagako gaztelua, Campos antzokia, Itsas Museoa...) komunikazio-arduradun izan da Kostka. Gaur egun, Sarean-en ostalaritza-zerbitzuko arduraduna da.



21:00 Afaria

1º Berakatz sopa

2º Arrautza birrineztatuak

3º Soufflea

Programa osoa

OSTE9
Azaroa 2017

El Amparo-ko errezetak.
Filmetako arkitektura eta gastronomia.

(Lantegia eta afaria)

OSTI10
Noviembre 2017

Hiri eztabaidak
(Hitzaldiak eta mahai ingurua)

Higiezinen fikzioa
(Zine konferentzia)

LAR11
Azaroa 2017

Santurtzitik Bilbora
(Ibilbidea)

MEM Bat Extravaganza
(Performance-a, kontzertua eta Dj-a)

IGA12
Azaroa 2017

Ondorioak dituzten paseoak
(Paseo y taller)

Bermut bat?
(MEM Exhibition Hall-era bisita, bermuta eta kontzertua)

8-12
Azaroa 2017

Kalea eginez! Erakusketa
(Erakusketa)